Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Herriko Dantzak :

 

 

1989 urtean hasirik, Herriko Dantzak elkarteak antolatzen ditu dantza kurtsoak helduentzat. Mutxikoak ikasten ahal dira bainan ere bertze dantza herrikoiak. Kurtso horiek deneri idekiak dira eta hiru mailetan antolatuak. Lehen mail edo urtean, ikasten dira Mutxikoak, Axuri beltza eta Lantzeko ihauteria. Bigarrenean Fandangoa erakutsia da. Hirugarrenean Larrain Dantza eta Kadrillak egiten dira. Deuse ez dakitenek lehen mailetik hasi behar dute. Kurtsoak iragaiten dira Kanboko postetxearen gibelean kokatzen den Denentzat deitu etxean. Horra egunak eta tenoreak : hirugarren maila, astelehenetan 20ak eta erdietan ; lehen eta bigarren maila, asteazkenetan 20ak eta erdietan, bi gela desberdinetan.

Azken urte hauetan kantu kurtsoak ere abiatu ditu Herriko Dantzak elkarteak. Ostiral aratsetan, 20ak eta erdietan iragaiten dira eta beti Denentzat etxean. Euskaldun kantu xahar eta berriak ikasten eta emaiten  dira hemen, Itsasuar akordeoi joile gazte batzuen laguntzarekin.

 

 

Dantza kurtsoen hastea izanen da Azaroaren 7an, astelehena, eta 9an, asteazkena. Kantu kurtsoak aldiz hasiko dira Azaroaren 18an, 11 pausu eguna izanez. Izenak tokian berean hartuak izanen dira lehenbiziko kurtsoetan. Urtesaria 20 Euro familia bakotx gostako da.

 

 

Kurtsoak berriz abiatzean, Herriko Dantzak elkarteko kideek gogoan izanen dute Anne Marie Urrutia, uda honetan supituki zendu dena. Anne Marie, Herriko Dantzak elkarteko kide eta erakasle zen haste hastetik. Ez zuen kurtso bat huts egiten eta beti prest zagoen bere laguntzaren ekartzeko. Denek preziatzen zuten bere pazientzia eta goxotasuna. Herriko Dantzak elkarteak berriz hel arazten ditu ber doluminak Anne Marie-ren familiari.

 

 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article