Michel Labeguerie eguna Kanbo Cambo
Azaroaren 13an, igandearekin, Euskal Kultur Erakundeak eta Kanboko Herriak egun berezi bat antolatzen dute Michel Labeguerie-ren omenez. Michel Labeguerie zendu zen 1980 urtean. Mende laurden bat beraz utzi gaituela. Eta horra Azaroaren 13ko xutik ezarria izan den egitaraua :
10:30 Meza Nagusia Kanboko Elizan
12:00 Oroitarriaren agertzea San Josep parkean
13:00 Bazkaria Jantegi kantinan
16:00 Kantaldia Kiroldegi berrian (Ezker Paretaren ondoan). Lehenik "Michel Labeguerie saria" lehiaketaren 3 irabazleak eta sarien banatzeak. Ondotik PIER-POL BERZAITZ, MAIALEN ERROTABEHERE, NIKO ETXART, PEIO LABEGUERIE, ERRAMUN MARTIKORENA, PEIO ETA PANTXOA, SUKANPIL TALDEA. Aurkezlea izanen delarik PANTXIKA MAITIA.
Bazkariko eta kantaldiko tokiak atxik aitzinetik Kanboko Turismo Bulegorat telefonatuz : 05 59 29 70 25
"Michel Labeguerie saria" euskal kantari bakarlarien lehiaketa bat da. 12 kantarik parte hartu dute. Hiru lehenak ariko dira Kanboko kantaldian eta saristatuak izanen dira egun berean.
Michel Labeguerie eskultura : Jean Escaffre, Senperekoa hautatua izan da San Josep prkean ezariia izanen den zizelkaduraren egiteko.