Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Jaun Erretorraren abiatzea :
1997an sartu zen Kanboko apezetxean Beñat Lagourgue apeza. Marzel Algueiru apezaren segida hartzen zuen. 1998an izendatua izan zen San Mixel Garikoitz parropia berriko Erretor. Sei herri biltzen ditu gure parropia berriak : Luhuso, Itsasu, Kanbo, Ezpeleta, Zuraide eta Ainhoa. Parropia sortzean hiru apez baziren Erretorraren laguntzeko : Ttotte Mendiburu Ezpeletan, Jean-Louis Larroque Itsasun eta Roger Idiart Zuraiden. Azken hau gelditzen da gaurko egunean parropiako Erretorraren apez laguntzaile bakarra. Joakin Jaureguy, Hazparneko Erretorra, izanen da gure erretor berria. Irailaren 16an eginen da apez sartzea. Meza bakar bat izanen da egun horretan, Kanboko elizan, sei herrientzat, goizeko 10etan. Apezpikua bera etorriko da.
Joanden igandean, azken agur bat eskaini dio parropiak Lagourgue apezari. Bere ohoretan meza eder bat iragan da Kanboko elizan. Parropiako korala, Arraga abesbatza, eta sei herrietako girixtino frango hor ziren azken agurrak eta eskerrak eskaintzeko. Meza denboran parropiako kontseiluko kide batzuek orroitarazi dute Jaun Erretorrak egin lana parropia berriaren xutik ezartzeko eta sei herrien arteko loturen sortzeko. Lehengo usaien aldatzea eta elgarrekin eliz elkarte berri baten sortzea ez da gauza errexa izan eta denak akort ziren erraiteko oraino badela bide egiteko. Hori azpimarratu du ere erretorak. Mezatik landa denak bildu gira Etxehandian. Aurresku, kantu eta mintzaldi izan dira apezaren ohoretan. Bru kanboko auzapezak eskertu du Beñat Lagourgue egin lanarentzat eta eskaini dio opari eder bat herriaren partez : Xaber Hernandorena Kanboar artistak egin margo eder bat, Kanboko eliza eta apezetxea ezin hobeki agertzen dituenak. Parropiako girixtinoek ere beren oparia egin dute : bidaia bat Lur Sainduetara eta bulegoko alkiak.
Ez dakigu oraino nun segituko duen bere apez lana Lagourgue apezak. Desiratzen diogu laket izanen duen toki batera izendatua izaitea. 
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article