Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Joakin Jauregui, San Mixel Garikoitz parropiako Erretor berriak bere kargua hartu du joanden igandean. 1946an, Saran sortua, 1972an, apeztua, Baionan egonen da lehenik ZUP parropiako bikario. Ondotik JOCko omonier egon ondoan, 9 urte iraganen ditu Argentinan, hango elizaren zerbitzuko. Berriz herrirat itzuli eta, Hazparnen egonen da, Frantses Dardan Dohatsuaren parropiako erretor, 13 urtez, Kanbora etorri aitzin. Ongi etorri beroa ukan du igandean, Kanboko eliza mukurru bete batean. Apezpikua eta bikario jenerala, biak etorriak ziren erretor berriari bere kargu berria emaiteko. Parropiako koralak parte hartu du zeremonian. Jauregui apeza San Mixel Garikoitz parropiako sei herrietako erretor izanen da : Luhuso, Itsasu, Kanbo, Ezpeleta, Zuraide eta Ainhoa. Apez laguntzaile bat ukanen du : Roger Idiart, Zuraideko apezetxean egoiten dena. Horra azken hunek eskaini bertsuak erretor berriari : Sarako seme, erdi Nafartar, muga nun ote den daki ? Azkenik zinen Hazparnen eta Kanbon ere lan ausarki... Parropiako sei herrietan egin ahal bezain ongi, Gure artean ongi-etorri Joakintxo Jauregui ! Eta horra Erretor berriak egin agurra : “Herritar eta girixtino maiteak, Saratik edo Hazparnetik Kanborat eta zuen herrietarat bide laburra da. Jakin zazue gogotik onhartu dutala Mixel Garikoitz Sainduaren parropiako kargua. Ni bezain ongi badakizue Euskal Herriko Elizaren geroa, laikoen eta apezen eskuetan dela. Oraidanik, nere apez bihotzean eta otoitzean barne zirezte.“ Mezatik landa, Bru Jaunak, Kanboko auzapezak ongi etorri mintzaldi bat egin dio erretor berriari sei herrietako hautetsien izenean. Apez sartze egun horretaz baliatu da ere elizaren ondoan den ABBE PIERRE ikustoki berri baten estreinatzeko. Ondotik denak elgarretaratu gira Etxehandian, aperitifarentzat. Hor Grazi Florence, Ezpeletako auzapezak, ongi etorria berriz egin dio Erretor berriari, sei herrietako hautetsien partez, bainan aldi huntan Euskaraz.
 
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article