Cours de danses et chants basques - HERRIKO DANTZAK
ET CHANTS BASQUES
Salle Denentzat
HERRIKO DANTZEN IKASTEKO :
MUTXIKOAK – FANDANGO – LANTZEKO IHAUTERIA
LARRAIN DANTZA – KADRILLAK
DEBUT DES COURS / KURTSOEN HASTEA :
LUNDI 5 NOVEMBRE / Azaroaren 5ean.
20H (2ème année-fandango) - 21H (3è année-kadrillak)
MERCREDI 7 NOVEMBRE / Azaroaren 7an:
20H30 (débutants - mutxikoak)
VENDREDI 9 NOVEMBRE Azaroaren 9an:
20H30 (kantuak - chants)
ANTOLATZAILEA : HERRIKO DANTZAK
Euskal dantza eta kantuen ikasteko :
Herriko Dantzak elkarteak berriz hasiko ditu bere dantza eta kantu kurtsoak. Denentzat etxean iragaiten dira kurtso horiek. Asteazken aratsetan, 8ak eta erdietan, ikasle berrientzat izanen da, aurten hasten direnentzat. Mutxikoak, Axuri beltza, Lantzeko Ihauteria erakutsiak izanen dira. Astelehen aratsetan, 8etan, 2garren urtekoentzat izanen da. Beraz jaz hasi ikasleak bilduko dira Fandangoaren ikasteko. Beti astelehen aratsetan, bainan 9etan, ikasle xaharrentzat izanen da, hirugarren urtea edo gehiago hasiko dutenentzat. Hemen dantzan aritzeko plazerrarentzat biltzen da eta erakutsiak dira Larrain Dantza edo Kadrillak. Ostiral aratsetan, kantarien aldi da eta 8ak eta erdietan kantu kurtso bat emana da Euskal kantu xahar eta berrien ikasteko. Kurtso guziak hasten dira tenoreko xuxen eta oren bat irauten dute. Eta hasiko dira Azaroaren 5etik landa. Izen emaitea egiten da tokian berean eta urte saria ez da aldatu : 20€ familia batentzat.