Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
KANBO CAMBO

Actualité locale Cambo les bains 64250

Herriko etxeko agiantzak - Kanbo - Cambo

Herriko etxeko agiantzak :

Urte berri haste guziez bezala agiantzen elgarretaratzea iragan da herriko etxean. Herriko hautetsiek beren agiantza hoberenak aurkeztu dituzte. Parada honetaz baliatu da Bixente Bru Auzapeza mintzaldi batean labur biltzeko iragan urtea eta urte berri honentzat dituen egitasmoen aipatzeko.

 

Iragan urtean obra frango eginak izan dira gure herrian. Hala nola Juanxuto eta Euskualdunen karrikak berrantolatuak izan diren, Berartia auzoa ere, eta oraino bururatua ez den Herriko Etxeko plaza itxura eder batekin agertuko zaigu laster. Behereko plazan, geltokiaren inguruetan bazterrak aldatzen ari dira : herriko langileen tekniko zentro berriaren eraikitze lanak hasiak dira, geltokia bera erreberritua izanen da, borobil gune bat sortuko da aitzinean eta bide bat oinezkoentzat zubiraino eta hortik karrikaraino heltzeko. Bertzalde kirol instalazioetan ere lanak egin dira eta bereziki igerilekuan diren aldagela, mainu toki eta tresnerian. Gela bat eraikia izan da futbol zelai nagusiaren ondoan Kanboko Izarra elkartearentzat. Errebideetan, ekialdeko desbideratzea idekiko da 2009ko urte hastapenean. Hazparneko eta Itsasu-Baionako bideak lotuko ditu hiri barnetik pasatu gabe.

Obrez bestalde aipatua izan dira ere iragan urteko ekitaldi nagusi batzu. Hala nola herriko kultur eta kirol elkarteen saristatzea joanden Martxoan ; PG CATM departamenduko elkarteko kideen biltzar nagusia, Peio Iturriotz Kanboarrak bultzaturik ; herriko bestak hamar karro ederrekin eta egitarau aberats batekin bi besta komiteeri esker.

 

2008 urte berri honentzat dituen proiektuak jakin arazi ditu Jaun Auzapezak. Bizitegi zozialen eraikitzea beti herriko kargudunen arrangura izanez, 73 kanboar familia gazteek ukanen dute egoitza baten eskuratzeko ahala, edo etxe eraikitzeko lurra prezio onean, edo apartamendu bat baldintza beretan, edo HLM bizitegi batean sartzeko ahala. Haurtzaindegia handitua izanen da ere : familia gazte gehiago eta beharrak araberakoak haurtzaindegian. Kasinoaren doziera bururatua da : HIRIGOYEN enpresa hautatua izan da Kanboko Kasinoaren kudeatzeko, Hossegor, Hendaia eta Capbretonekoak jada egiten dituen bezala. Obrak laster hasiko dira eta 2009ko primaderan, idekiko ditu ateak Kanboko Kasinoak, San Josep parkean. Kanboko petanka joileek toki berri bat ukanen dute Mixel Labeguerie kirol parkean. Lau joko eremu eta gela bat eraikiak izanen zaizkie. Osasun mailako toki berezi bezala izendatu du Kanbo, Frantziako estatuak. Jada ezagutua zen osasun arlo horretan Kanbo, ainitz erietxe eta xaharetxe baitira gure herrian. Joanden urtean frantziako estatuak osasunerako gune berezi bezala hautatu du Kanbo, geroa argiago eginez kanboko artaetxeetako arduradun eta langilentzat, orroituz 2000 enplegu badirela hemen. Txokolatearen museoa baten irekitzea ikusi behar ginuke urte berri honetan. Musdehalsueneko Bordaren ondoan herriak duen lur eremu batean, txokolate egile famatu batek bere langela eta saltegia eraiki behar lituzke. Ekialdeko desbideratzearen bazterrean,Jerome ostatutik hurbil, aurkituko da txokolatearen museo berri hori. Tokiko ura Kanboarrentzat, hau zen Etienne Durruty zenaren nahia, duela zenbait urte jada. Orduan landatu haziak fruituak laster ekarri behar lituzke, URA zindikata, Baiona eta Kanboko herrien artean izenpetuko den akordio baten bidez, Urtsu eta Latsako ur garbia ukanen baitugu gure dutxuluetan.

 

Joanden igandeko elgarretaratzea ez zen bururatzen ahal herriko medailen banaketa gabe. Horra nor diren aurtengo saristatuak : Beñat Lagourgue erretor ohia, Echevarria Maialen eta Jesus Behereko Plazako artistak, Janot Duhau Behereko Plazakoa ere, Andre Larrondo erretretan sartzen den suhiltzaileen aitzindaria. Bertzalde beste bi suhiltzaile ohoratuak izan dira joanden Maiatzeko uholdeetan ekarri sokorrientzat baldintza biziki zailetan : Teddy Vermotte eta Xabier Ayerbe. Pablo Tillac-en familia eskertua izan da artistaren 18 obra eskainirik herriari. Pablo Tillac-en toki berezi baten idekitzeko gogoa du ere Kanboko herriak
Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article