Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Joanden larunbatean ziren Kanboko ihauteriak. Karrikako besta komiteak antolaturik, eskola guzietako haurren parte hartzearekin eta elkarte batzuen laguntzarekin. Sukilako zigante eta Sorginak Banda eta  Kanboko Izarrako musikarien inguruan, jende andana ederra bildu da elizako plazan.  San Pantzarren ondotik herriko etxeraino joan dira denak. Hor iragan da auzia eta San Pantzar erretzen ari zelarik mutxikoak dantzatu dira. Ondotik besta egiteko manera bazen Denentzat salan, HOLAKO taldeko musikarien laguntzarekin. Taloak eta ostatua baziren ere indarren berriz hartzeko.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article