EUSKAL HAZIAK
Euskal Haziak elkartearen besta :
Berriki, Kanbon iragan da Euskal Haziak elkartearen besta. Denbora ederra lagun, ederki iragan da. Ezker pareta, kiroldegi berria eta ondoetan diren kirol zelaiak, tokia bazen antolatzaileek muntatuak zituzten ostatu, talo eta jokoentzat. Haur edo burraso, bazen denentzat egun goxo baten pasatzekoa. Kuxkuxtu txaranga etorria zen bazterren harrotzeko. Luzien Betbeder eta Uda Leku elkarteak muntatu eta animatu dituzte haur eta burraso guziak xoratu dituzten jokoak. Besta goizetik hasi da, Kanboko elizan emana izan den meza elebidunarekin.