Dantza eta kantu kurtsoak - Herriko Dantzak
Laster hasiko dira HERRIKO DANTZAK elkarteak antolatzen dituen dantza eta kantu kurtsoak helduentzat. Urtero bezala Omiasainduko bakantzetarik landa eginen dira izenen hartzeak eta kurtsoen hasteak. Horra nola banatuak izanen diren aurtengo kurtsoak : Astelehenetan, 20etan, bigarren urtea, joanden urtean hasi ikasleentzat ; beti astelehenetan bainan 21etan, hirugarren urtea, aitzineko urteetako ikasleentzat ; asteazkenetan, 20.30etan, lehen urtea, aurten ikasten hasten direnentzat ; ortziraletan, 20.30etan, kantu kurtsoak. Mutxikoak, Lantzeko Ihauteria, eta Axuri Beltza erakutsiak dira lehen urtean ; Fandangoa, bigarren urtean ; Larrain Dantza eta Kadrillak, hirugarren urtean. Ortzirale aratsetan, Euskal kantu xahar eta berriak emanen dira. Kurtso horiek guziak hasten dira Azaroaren 10etik landa eta iragaiten dira Suhiltzaileen kaserna ohian, Denentzat etxean. Izenen emaitea egiten da tokian berean, kurtso tenoretan. Xehetasun gehiagorentzat deitzen ahal da telefono zenbaki hau : 06 75 19 50 72.