Mus txapelketa Kanbo
Errobi ikastolako Mus lehiaketa :
Ezpeletan, Napurrak elkartearen barneetan, antolatu du bere ohidurazko Mus lehiaketa Kanboko ikastolako burrasoen elkarteak. 72 taldek parte hartu dute eta horra zein izan diren emaitzak. Lehiaketa nagusian txapeldun atera dira Larralde eta Berasategui, Daguerre eta Garat-en kontra. Lauak Zuraideko gazteak dira. Txapeldunek 450 Euro irabazi dituzte eta finalistek afariak Ibarboure jatetxean Bidarten. Bigarren mailako lehiaketa bat bazen ere eta honetan txapeldun atera dira Garat (Zuraide) eta Iziaga (Ezpeleta), Pipo Eyherabide(Senpere) eta Fordin-en (Sara) kontra. Hemen 150 Euro baziren txapeldunentzat eta galtzaileek irabazi dituzte afariak Bellevue jatetxean Kanbon. Bazen ere hirugarren mailako lehiaketa bat eta hemen txapeldun jali da Haritchellar-Bellecave parea Aguerre eta Irassar-en kontra. Sari frango banatuak izan dira deneri. Arrakasta ederra ezagutu du aurtengoak eta heldu den urtean berriz antolatuko dute Mus lehiaketa hau Apiril hastapenean eta beti toki berean Ezpeletan, Errobi ikastolako burrasoek.