Arnaga Kanbo
Arnaga etxearen urtebetetzea :
1906 urtean bururatu ziren obrak Arnagan. Ehun urte egiten du aurten etxe hori eraikia dela beraz. Karia hortara ospakizun frango antolatuak dira eta bereziki Uztailean emana izanen den su ikusgarri berezia Arnagako baratzeetan. Etxearen itxura bera ere aldatua izan da : orain arte berdez tindatuak ziren zureria guziak gorriz emanak izan dira. Hola omen ziren Rostand-ek eraiki zuelarik Arnaga. Ehun urteren buruan Rostand-en etxea berriz agertzen da sortzean zen bezala. Eta horrek emaiten dio hats berri bat museoari jada ezagutzen duteneri emanez berriz ikusteko parada, jakinez urtero berritasun batzu agertzen direla bisitarieri edo erakustokiaren barneetan edo baratzeetan