BESTA BERRI 2009/06/21
Besta berri :
Ederki iragan dira, ekainaren 21ean, Besta Berri kari izan diren meza eta proosionea. Erran behar da Itsasuarrek laguntza ederra
ekarri dutela mezan eta proosionean parte hartuz bere banderari, makilari, zapur, guarda eta dantzariekin. Kanboko Izarrako musikariak hor zirelarik behar ziren aireen emaiteko. Proosioneak
berriz hartu du lehenago zuen itzuli osoa. Lau aldare baziren biziki ederrak eta ageri zen norbeit arizana zela horien muntatzen gostu eta borondate handirekin. Mihiseak leihoetan, belarra eta
loreak bide gain eta bazterretan eta jende ainitz besta horretan parte hartzeko gogotik kantatuz. Goresmenak besta horri hats berri baten emaiteko lanean arizan diren herritar guzieri.
Fête-Dieu
Messe et procession du 21 juin avec la participations des Itsasuars et des musiciens de la BF Kanboko Izarra.
Argazkiak - photos :
Marie-Christine JANOT
Maite Etcheçaharreta


























