Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Ederki abiatu dira aurtengo bestak. Behereko Plazako zikiroak bildu ditu 450 bat afaltiar eta biziki arats goxoa iragan dute denek KIKI BORDATXO taldeko musikariekin. Larunbatean, 20 bat Zigante elgarretaratu dira Kanbon, SUKILA eta EMAITZA elkarteek gonbidaturik. Karriketan ibili dira gaiteroekin eta eguerditan besta eta bazkari eder bat antolatua zen plazan. Larunbat aratseko kontzertua eta dantzaldia Behereko Plazan iragan dira usaian bezala. Igandeko meza nagusitik landa dantzari andana eder bat bildu da Mutxikoen emaiteko, Kanboko Izarrako musikarien laguntzarekin. Itsasuko makilariak ere etorriak ziren, urtero bezala, eta beti plazer handi bat da horien ikustea. Igande aratsaldeko karro ibilaldia doi bat laburra zen aurten, hiru karro baizik ez baitziren. Erran behar da gero ta nekeago atxemaiten direla bolondresak karro apaindu horien muntatzeko. Hala ere hiru elkartek onartu dute lan horren egitea aurten ere : AHSM, Hirugarren adinetakoen elkartea eta EMAITZA, gazteen elkartea. Gero beharrik karro ibilaldian beste parte hartzaile batzu ere baziren : Sukilako ziganteak, Luhusoko dantzariak, Hazparneko Joaldunak, Jeikadiko dantzariak, Kanboko Izarrako musikariak eta Txistu bandak.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article