souffles d'été
« Souffles d’été » festibala :
Musika klasikoak ere ukan du bere lekua uda honetan. Udako haizeak iduri, musika klasikoak ufatu du bere hats goxoa gure bazterretan. Lau kontzertu muntatu dituzte festibal honen antolatzaileek. Lehena, Arnagako barneetan iragan da eta ahotsak eta pianoa entzuten ahal ziren. Bigarrenak, Luhusuko elizan bildu ditu ganbera musika deitzen dena gustukoa dutenak. Hirugarrenak, Zuraideko elizan ziren pianozale guziak xoratu ditu. Laugarrena, Ezpeletako elizan emana izan da eta haize tresna bostkote bat, Feeling Brass Quintet izenekoa, entzun arazi du. Oro har jaz baino jende gehiago bildu dituzte aurtengo kontzertuek. Festibal honek emeki emeki bere bidea egiten du eta heldu den urtean ospatuko du bere hamargarren urtebetetzea.