Xikito eguna
10/09 Journée Chiquito
17/09/06 Refêtes à Paxkaleku
24/09/06 Fête du gâteau basque
Xikito eguna :
Uda ez da oraino bururatua eta azken ilabetean bezala, honetan ere ekitaldi frango antolatuak dira herriko bazterren alegeratzeko. Hala nola igande honetan izanen den Xikito eguna, urtero bezala Behereko Plazako pilotari famatuaren omenez antolatua den eguna. Goizetik hasiko da elgarretaratze batekin Xikito-ren hilobiaren inguruan, Kanboko hilerrietan. Ondotik meza nagusian, elizan, Arraga abesbatzeko kantariek parte hartuko dute. Aratsaldean dantza ikusgarri bat emana izanen da plazan. Ondoko bi igandeetan ere izanen da besta egiteko manera. Lehenik, 17an, Paxkalekuko zikiroan, eta ondotik, 24ean, Euskal Bixkotxaren egunean.