Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Ihauteriak :

 

Besta komiteak antolatu ditu aurtengo ihauterietako bestak, usaian bezala. Otsailaren 18an iragan dira, larunbatarekin. Denbora ez sobera alde izanik ere, San Pantzarren ibilaldian parte hartu duten guziak ez dira sobera busti halaere. Eta baziren ainitz, eskoletako haurretarik hasiz, etorriak zirenak ederki maskaturik besta huntan parte hartzerat. Burraso eta erakasle batzu ere hor ziren haurren ondoan. Elizatik abiatu eta, herriko etxearen ondoan bururatu da ibilaldia, San Pantzar eta Sukilako ziganteen ondotik. Auziaren ondotik mutxikoak dantzatu dira eta gero besta aratsa bururatu da Denentzat gelan. Talo, ostatu, Patxamamako musikariak, denak baziren arats goxo baten pasatzeko eta hala izan da. Aurtengo talo egileak zirelarik Errobi ikastola eta Andra Mari eskolako burrasoak.

 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article