EUSKAL HAZIAK KANBO
HAURREN BESTA :
Euskal Haziak elkarteak antolatzen zuen bere Haurren Besta, joanden igandean, Kanbon. Goizeko meza nagusia alegeratu eta, haur, burraso, erakasle eta lagun bildu dira ezker paretan. Hor baziren talo, ogitarteko eta edateko, eguerdiko bazkariarentzat. Aratsaldean, kiroldegi berrian, HAURROCK taldearen kontzertuaren ondotik, PATXI PEREZ eta bere taldeak denak dantza arazi dituzte.