Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
KANBO CAMBO

Actualité locale Cambo les bains 64250

Battitt Amestoy

Andra Mari eskolan :

Eskola urte bukaera honetan, multxo haundian bilduak ziren Andra Mari eskolan, ikasle, erakasle eta burraso, Battitt Amestoy, eskolako zuzendariaren inguruan. Ekain undar huntan, bere eskolako puskak uzten ditu, erretreta merezitu baten baliatzeko. Duela 15 urte jina zen Azkainetik eta geroztik ainitz lan erabili du bere erakasle lagunekin, eskola denentzat laket izan dadin. Entzun dira lekukotasun frango Battitten ohoretan eta ondotik hor ziren guzieri besta arats goxo bat proposatua izan zaie. Bazen jateko eta edateko ausarki bainan ere giro paregabea Uztaritzeko Txaranga (erran behar da Battitt, talde hortako musikari xintxo bat dela) etorria baitzen Battittentzat. Ikus arte beraz Battitt, goza zaitela Mattin eta Oihan zure seme ttipiekilan eta zure familia osoarekin ! Ongi etorri bero bat ere Pascale San-Juan Brust eskolako zuzendari berriari !

 

 

 

 
Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article