Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Erretretan sartze :

 

Pantxo Michelena, Kanboko eskola publikoko klase elebidunetako erakasleak bakantza luzeak ukanen ditu aldi huntan, erretretan sartzen baita. Bere erakasle lagunek baita ere ikasle eta burrasoek besta txiki bat antolatu dute bere ohoretan, eskolan berean. Eta horra burrasoek eskaini dizkioten eskerrak mintzaldi pollit honen bidez :“Pantxo, hamazazpi urte pasatu dituzu eskola huntan eta hori bera aski litaike ondorio eder baten uzteko. Bainan, zuk, ardi tropak mendian egiten duen gisan, emeki emeki, ixilki eta egun oroz, bidexka berri bat ideki duzu zure urratsez, Ikas Bi-ren bidean. Eta bidexka hori, orai, ainitzek ikusten ahal dute. Ez da, segur ere, beti errex izan, bainan zure bidea segitu duzu, azantzik gabe, haurren beharreri lehenik kasu emanez. Jakin duzu haurreri ongi erakusten, errespetua ulertarazten, eta hori dena ahantzi gabe haurrek josteta maite dutela. Hortako, hamazazpi urtez ukan dituzuen haurren partez, beren aitamen partez eta zure errient lagunen eta laneko langileen partez, Milesker haundi bat erraiten dautzugu“. Bakantza on beraz Pantxo eta segi lanean.

 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article

Valérie Larreboure 05/06/2008 11:52

Erretreta on Pantxo!