Paxkaleku
Paxkaleku :
Igandean ditugu Paxkalekuko bestak. Elgarretaratzea eginen da aperitifan, eguerdi inguruan, eta ondotik bazkaria usaiako jatekoekin : axoa eta zikiroa. Urtero bezala ainitz jende bilduko da besta goxo horretan parte hartzeko. Hobe da beraz bere lekua aitzinetik segurtatzea bazkariarentzat : txartelak salgai dira Kanboko trinketean. Aurten berezitasun bat izanen da Paxkalekun. BO taldeko lau jokolari gonbidatu ditu herriko etxeak : Jean-Michel Gonzalez, Philippe Bidabé, Mikaël Etcheverria eta Olivier Olibeau. Lehen hiruak kanboarrak dira eta laugarrena Kanbon bizi da. Gainera Jean-Michel Paxkalekuko kartierrekoa da eta Philippe hurbilekoa.
