Gau Eskola
Gau Eskola :
Sartzea laster eginen da Gau eskoletan. Gure euskaldeko, Itsasun eta Kanbon antolatuak dira kurtsoak. Izenen emaitea egiten ahal da Itsasun, Goxokin, Irailaren 19tik 23ra, aratsaldeko 14ak eta 20ak artean, permanentzia bat izanen da. Sartze bilkura bat eginen da Kanbon, Denentzat etxean, irailaren 26an, aratsakeko 20etan. Bilkura honetan ere xehetasun guziak emanak izanen dira eta izenak hartuak. Gainera Itsasuko Gau Eskolarat telefonatzen ahal da ere : 05 59 93 40 83. Eta jakin behar da Gau eskolako arduradunentzat klase eta taldeen prestatzea errexago dela ikasleak zonbat eta nor diren aitzinetik jakinez, beraz ez goaita azken mementoa izenen emaiteko. Gainera beti erakasle beharretan da Itsasu-Kanboko Gau Eskola eta bolondresak balin badira deitu telefono bererat. Irakasleen formatzea segurtatzen du AEK erakundeak.
