Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Paxkaleku :
Bazen jende Paxkalekuko plazan joanden igandean. 400 bat bazkaltiar bilduak ziren eguerdiko bazkariko eta Paxkalekun urtero karrikako besta komiteko gazteek antolatzen duten besta egun goxo horrendako. Axoa eta zikiroa, usaian bezala zerbitzatuak ziren eta guzien gustukoak izan dira aldi bat gehiago. Zikiro erretzaile berria zen aurten : Pinaki tokiko erretzaileak erretreta hartu ondoan, Benat Aizpuru, beste Kanboar batek segida hartu du eta beti kalitate bera segurtatuz. BO errugbi taldeko jokolari kanboarrak gonbidatuak ziren aurten Paxkalekuko besta hortara. Herriko etxeak nahi ukan ditu  jokolari horiek ohoratu manera batez joanden sasoinean egin duten balentriaz Frantziako txapeldun ateratuz BO taldearekin. Beraz hor ziren : Jean-Michel Gonzalez, Philippe Bidabé, Mikaël Etcheverria eta Olivier Olibeau. Lehen hiruak Kanboarrak direnak eta azkena Kanbon bizi dena. Martin Jauna BO taldeko lehendakaria ere gonbidatua zen eta etorri da Paxkalekurat eta giroa eta bazkaria preziatu ditu, beste guziek bezala funtsean.
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article
T
biziki besta ederra zen. Aupa BO
Répondre