Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Urriaren 4ean, iragan da besta honen 7garren edizioa Kanbon. Berriki sortua den Kanboko Euskal Bixkotxaren Kofradiak egin du bere lehen biltzarra eta ohidura den bezala kide berri batzu sarrarazi. Horra nor diren aurten sartu diren kide berri horiek : René Hargous, François Devant, Jean Haritxelar, Jean Castaings, Pierre Camou, Jean-Jacques Lasserre, Jean-Michel Larqué, Maika Elguezabal-Chembero, Stéphanie leiza. Aitzineko urteetan bezala euskal pastiza hoberenaren lehiaketa antolatua zen ere. 46 parte hartzaile izan dira aurten eta horra txapeldunen izenak : Baionako Pagadoy Anderea, Iriburuko Fanny Chabay, Bankako Urricarriet anderea. Ez baldin bada Kanboarrik txapeldunetan ohartarazi behar da halere Fanny Chabay-ek irabazi duela Kanbo Usiko etxekoanderea den Anne-Marie Lacostak erakutsi errezetarekin eta salatu segeretuekin. Amaturren arteko lejiaketa honez gain bazen ere profesional gazteen arteko (-20 urte) txapelketa. Horra sail honetako irabazleak : Mickaël Minondo eta Franck Dunate.






Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article