Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Publié par Benat Garat

Joanden larunbatean ospatu ditugu aurtengo ihauteriak, karrikako besta komiteak antolaturik. Ainitz jende etorri da maskaturik eta herriko elkarte batzuek parte hartu dute besta hortan : Sukilako ziganteak, Kanboko Izarrako musikariak, Herriko Dantzak elkarteko kantari eta dantzariak. Baigorriko trikititxak eta Baionako txistulariak hor ziren ere ahantzi gabe Uztaritzeko gaiteroak. Horra besta komiteko gazteek egin auzia : « Hemen gira San Pantzarren auziperatzeko. Denek dakigu Kanboko kalte guzien erruduna dela. Lehenik ekologiaren kontra agertu da eta arbola guziak moztu dizkigu. Ondotik Alkatea eraman du orgia batera. Han mozkorturik, Alkateak bere gida baimena galdu du. Geroztik bere etxetik herriko etxera diren 100 metroak... ez ditu gehiago autoz egiten ahal ! Beste molde batez, Bodega Pil-Pil ostatu berri eta gaztearen aurka agertu da, plentak biderkatuz hunen kontra herriko etxean, ostatu bakarra baita arratsetan idekia dena ! Erran behar da pestak ongi pasa direla orokorrean, petarrik gabe. Hala ere, larunbat gauean San Pantzarrek gure ostatua suntsitu du. Horien guzien gatik, erre dezagun San Pantzar ! »

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article