Samedi 15 mai 2010 6 15 /05 /Mai /2010 09:56

Arrakasta handia ezagutu du aurtengo 10garren edizioak. Ostirala eta larunbata aratseko bi kontzertuek
Kanboko eliza erroraino bete dute eta azkenik etorri diren ikusliarrak ez dira sartu ahal izan, leku eskasez. Arraga abesbatza zen antolatzailea. Bernadette Jougleux, Arraga elkarteko lehendakariak, eta Marie Jeanne Barbotin, arduradun nagusienetarik batek, ederki aurkeztu dituzte kontzertuak frantsesez eta euskaraz. Sei Otxotek parte hartu dute : Baionako AIZKOA, Donostiko CORO EASO, Miarritzeko OLDARRA, Añorgako ERTIZKA, Arrangoitzeko ADIXKIDEAK, Bordaleko LURRA. Aurtengo edizioaren berezitasuna izan da gazte Otxote bat agertu dela lehen aldikotz. San Mixel Garikoitz kolegioko ikasle batzuek osatu Otxote batek (7 neska eta mutiko bat), Mikel Erramouspe kolegioko zuzendaria buru, egin du kontzertuaren idekitzea bi aratsetan. ZORTZI ITURRI deitzen da Otxote hau. Gaztetasun eta freskotasun aire bat ekarri dio festibalari. Ondoko festibala izanen da 2012 urtean.

 ZOTZI ITURRI OTXOTEA8 iturri [50%]

Par Benat Garat
Ecrire un commentaire - Voir les 1 commentaires
Retour à l'accueil

Bilatu

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés